Afaria

Dagoeneko bukatu ditugu aurtengo ekintzak, eta Tandanacuiko begiraleok afaltzera gonbidatzen zaituztegu.

Hemen eguna eta ordua erabakitzeko doodlea: http://doodle.com/f2ek298446npyphb 

Animatu zaitezte!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Afari Solidarioaren aurkezpena

Lagunok, aurten 125 pertsona bildu gara Afari Solidarioan, 625 euro lortuz aurtengo proiekturako. Esker mila guztioi.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Afari solidarioa!

Martxoaren 14ean (larunbatean) izango da aurtengo afari solidarioa. Dagoeneko dena prest daukagu eta hau da plana:

18:30 harrera
18:40 familia jolasak
19:00 haur eta helduentzako ekintzak
20:00 AFARIA
21:00 agurra (sari banaketa)

Sarrerak atezaintzan salgai daude (5€tan).

Proiektua: GARAPENERAKO ESKOLA PROGRAMA BULTZATZEA AMARON’I MANIA ESKUALDEAN (MADAGASKAR)

Arroz-sail ugari dituen nekazal ingurua da. Proiektuaren helburua: aurreko urteetan Garapenerako Eskola programarekin jarraitzea da. Batetik, eskolako azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzea (lau
ikasgelaz osatutako eraikin ekipatua eraikiz). Bestetik, isolatuta dauden Andina eta Ivony nekazal inguruetako herrixkak eta Sahamiandonakako eskola lotzeko pista egitea, inguruko haurrak eskolara joan daitezen.


ANIMATU, ZUEN ZAIN EGONGO GARA!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Hemen da Afari Solidarioa

Aurengo Afari Solidarioa martxoaren 14ean ospatuko dugu. Gazte eta begiraleak buru-belarri gabiltza dena prest izateko. Hemen azken topaketako argazkia:

IMG_2506

Aste honetan “Amaron’i Mania (Madagaskar) eskualdean garapeneko eskola programa bultzatzeko” proiektuaren promozio bideoa  bukatu eta igoko dugu. Bitartean, hemen uzten dizuego proiektuaren inguruko informazioa:

document

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Aurtengo Tandanacui taldea

Aurten ere bagabiltza Tandanacuiko ekintzak aurrera ateratzen. Kurtsoa hasi aurretik begiraleak Altzon bildu ginen lehen hiruhilabetekoa prestatzeko.

altzo bilera 14-15

Kurtso hasieran bizikidetzak izan genituen eta bertan “Kilopila” kanpainiaren prestaketari ekin genion.

kilop     bizk. ikast

Ondoren gazteek elkarrizketa bideo hau egin zuten. Gabonetan ere Izartxoko begiraleekin batera ikastetxean ekintzak izan genituen.

Egun, Izartxoko begiraleekin batera bigarren hiruhilabetekoa prestatzen gabiltza: lehen ekintza  “Afari Solidarioa” izango da. Laster arte!

beg ar

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

“Zer da Tandanacui?”

Aspaldi pentsatu genuen sarrera bideo hau egitea, eta dagoeneko hemen dago. Ikustera animatzen zaituztegu, ea gustoko duzuen. Eta gogoratu ostiralean elkartuko garela. Ondo ibili!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Urte berria, ale berria

Hemen eransten dizuet urtarrileko alea. Laster arte!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi